EAEko pentsiodunen plataformak saritu dituzte iaztik egindako mobilizazioengatik

Baleike 2019ko apirilaren 8a

Euriak ere ez du baretu herriko pentsiodunen aldarria. Beste astelehen batez pentsio duinak eskatzeko elkarretaratu dira herriko jubilatuak eta pentsiodunak. Estalapean bildu dira gaurkoan. 

Estatuko gizarte ekintzetan diharduten langileek urtero sariak banatzen dituzte. Aurten, besteak beste, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako jubilatuen eta pentsionisten plataformei eman diete saria, iazko urteko hasieratik gaurdaino burutzen ari diren mobilizazioengatik.

Argazkian ikus daiteke sari modura emandako ikurra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide