21 Korrika

Herritarrek bat egin dute Korrikarekin

Baleike 2019ko api. 12a, 14:09

Eguerdian iritsi da 21. Korrika Zumaiara. Herritar askok egin dute bat euskararen aldarriarekin, eta ilusioz beteriko momentuak bizi izan dira.

11:19an egin du sarrera 21. Korrikak Narrondon. Eguraldia lagun, jende andana bildu du euskararen aldeko aldarriak. Narrondon hasita, Axular ibiltokian jende multzo ederra sartu da lekukoaren atzetik. Erribera kaletik jarraitu du Korrikak eta Igor euskaltegitik igaro ondoren, Txomin Agirre kaiatik Patxita Etxezarretarantz abiatu dira. Handik, berriz, Getaria alderantz joan dira.

Ilusioz beteriko momentuak bizi izan dira herriko kaleetan. Haurrak, gazteak eta helduak hartu dute parte bi urtetik behin egiten den euskararen aldeko ekitaldi berezi honetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide