Apirilaren 17an grabatuko dute Patria Zumaian. Hori dela eta, autobusak ez dira Txomin Agirre Kaia aldera sartuko eta Patxita Etxezarretan soilik geratuko dira.
Apirilaren 24tik maiatzaren 6ra, aldiz, santelmoetan murgilduko da herria. Egun horietan ere autobusa ez da hirigunera sartuko.