Euskadiko batel txapelketako finala jokatuko dute gaur Zumaiako arraunlariek

Baleike 2019ko apirilaren 14a

Atzo jokatu zuten kanporaketa estropada, Legution. Gaur jokatuko den finalerako sailkatzea lortu zuten infantil neskek, infantil mutilek eta kadete mutilek. 

Euskadiko batel txapelketako kanporaketa estropada jokatu zen atzo arratsaldean Legution. Bertan izan ziren Zumaiako arraunlariak ere, eta gaur jokatuko den finalerako sailkatzea lortu zuten infantil neskek, infantil mutilek eta kadete mutilek. 

Jubenilek seigarren amaitu zuten jardunaldia; beraz, kontsolazio txandan arituko dira gaur. Kadete neskek, aldiz, ez dute gaurko estropadarako sailkatzerik lortu. 

Hona hemen atzoko emaitzak:

Infantil neskak: 2.
Infantil mutilak: 2.
Kadete neskak: 11.
Kadete mutilak: 1.
Jubenil mutilak: 6.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide