Gipuzkoako Herriarteko zesta punta txapelketan jokatuko du Zumaiak

Baleike 2019ko apirilaren 18a

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurtengo edizioa aurkeztu zuten asteartean. Maiatzaren 12an jokatuko dute zumaiarrek lehen kanporaketa.

Donostiako Araeta sagardotegian aurkeztu zuten astearten Gipuzkoako Herriarteko txapelketa. 19 herri lehiatuko dira eskuz, 16 paleta gomaz, 8 pala motzez eta larruzko paletaz, eta 4 zesta puntaz. Azken kategoria horretan arituko dira zumaiarrak; Donostiaren, Hondarribiaren eta Mutrikuren aurka. Maiatzaren 12an jokatuko dute lehen kanporaketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide