Pulpoko taldeek ez dute atsedenik Aste Santuan

Baleike 2019ko apirilaren 19a

Argazkia: Montse Atxega

Atsedena hartzeko garaia izan ohi da Aste Santua herritar askorentzat. Pulpo Eskubaloiako taldeetan jokatzen duten gazteek, baina, ez dute atseden handirik hartuko egun hauetan. 

Garai honetan txapelketa edo sari ugari jokatzen dira, eta haietako batzuetan arituko dira Pulpoko gazteak. Hala, benjamin mailako neska-mutilak Corrales de Buelnan (Kantabria) izango dira, eta baita alebin neska-mutilak ere. Agredan (Soria) infantil mailako neska-mutilen talde bana arituko da. Iruñean, berria, Edu Optika Pulpo kadete neskak izango dira, eta Calellan (Bartzelona) kadete mailako neska-mutilak arituko dira, Neumaticos Bayona Pulpo eta Garaje Axiri Pulpo taldeak, hain zuzenn ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide