Itsasgorak harraldean harrapatutako familia bat atera zuten atzo larrialdi zerbitzuek

Baleike 2019ko apirilaren 20a

Ez da lehen aldia izan eta, ziur aski, ez da azkena izango. Lau kideko familia bat helikopteroz atera zuten atzo harraldetik, mareak gora egin eta haitzetan harrapatuta geratu ondoren. 

15:30ak aldera jaso zuten larrialdi zerbitzuek deia. Lau kideko familia bat, bi heldu eta bi haur, harrapatuta geratu ziren harraldean mareak gora egin zuenean. Ez aurrera ez atzera egin ezinik geratu ziren, eta larrialdi zerbitzuei dei egin behar izan zieten handik irteteko.

Suhiltzaileen eta Ertzaintzaren helikopteroaren laguntzarekin atera zuten familia hau haitzetatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide