Azken urteotan maila handiko kontzertuak ikusteko aukera izan da txosnetan. Petti & Etxeko Uzta edota Rukula igo dira txosnetako oholtzara, besteak beste. Ez da ahaztu behar, ezta ere, repetizioetako ostiralean egiten den bertsio gaua. Horiez gain, bazkariak eta bestelako ekintzak ere izango dira festek iraungo duten bi asteburuetan.
Zumaiko Txosnakek ezagutzera eman du jada aurtengo festetarako prestatutako egitaraua:
Apirilak 26, ostirala
22:30ean, DJ Txankleta eta DJ Pi.
Apirilak 27, larunbata
14:30ean, gazte bazkaria Gaztetxean.
18:00etan, poteo musikatua.
22:30ean, kontzertuak: Maddi, Fly Shit, Leihotikan.
23:30ean, Batukada kalejira txosnagunetik.
Apirilak 23, igandea
19:00etan, salsa tailerra.
22:30ean, DJ Bull.
Maiatzak 3, ostirala
19:00etan, Poteo feminista, Emakumeon* etxearen alde.
22:30ean, bertsio gaua: Rotten XIII, Loquillo y Trogloditas, Red Hot Chili Peppers, Led Zeppelin, Cicatriz, Fugazi, eta gehiago.
Maiatzak 4, larunbata
14:30ean, preso eta iheslarien aldeko bazkaria txosnagunean. Txartelak salgai daude Inpernupen.
22:30ean, kontzertuak: Anari, Izaki Gardenak, Marlik.