Santelmoak 2019

Santelmoetako xake festa egingo da larunbatean

Baleike

Larunbat honetan, hilak 27, 16:00etan hasita, Santelmoetako I. xake festa egingo da Alondegiko Oxford aretoan, Zumaiako Kbi xake klubak antolatuta.

16 urtetik beherako jokalariei zuzendutako ekintza da hau, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide