'Harremanen inguruko hausnarketa' hitzaldia, bihar, Gaztetxean

Baleike 2019ko apirilaren 23a

Maiatzaren 1aren inguruan Iparra taldeak antolatutako ekintza sortaren barruan, bihar, 19:30ean hasita, Harremanen inguruko hausnarketa izeneko hitzaldia eskainiko dute Itaia taldeko kideek Gaztetxean. 

Egunerokotasunean, jai giroan, militantzian eta bestelakoetan izaten diren harremanen inguruan jardungo dute hizlariek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide