Santelmoak 2019

Indarkeria matxista prebenitzeko karpa jarriko dute santelmoetan

Baleike 2019ko api. 24a, 08:59

Indarkeria matxista prebenitzeko karpa jarriko du Udalak Santelmoetan. Karpa hau Saregileen plazan izango da festetako bi larunbatetan, eta hura jartzeko diru-laguntza Espainiako gobernuak eman du.

Karpa Saregileen plazan egongo da santelmoetako bi larunbatetan, 19:00-21:00 eta 23:00-02:00 ordutegian. Panel informatiboak, eskuorriak, arbela eta txapa makina izango dira bertan, besteak beste. 12 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da hau. 

Emakumeak eta herritarrak oro har indarkeria matxistaren gaiaz kontzientziatzea du helburu ekintza honetan. Horrez gain, emakumeek jaietan indarkeria matxistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jaso nahi du, babes eta elkartasun gunea irudikatzea eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erratuko dituen erreferentzia gunea sortzea; erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartaraztea; emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabearaztea eta horretarako bitarteko eta lan tresnak eskaintzea; eta maitasun erromantikoaren eredua zalantzan jarri eta plazerean oinarritutako harreman osasuntsuak bultzatzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide