Ohikoa den bezala, jende kopuru handia hurreratu da San Telmo ermita ingurura herriko jaiei hasiera ematen txupinazoa ikustera. Oier Korta alkateak jaurtiki du suziria, eta haren ondoren hamaiketakoa eman dute Larretxo auzoan. Eguerdira bitarteko ekitaldiekin jarraituta, euskal dantzen erakustaldia egin dute Txori Txikiko ikasleek Ondartxo plazan.