Jaien hasiera iragartzen duen txupinazoaren ondoren jai giroa nagusitu da herriko kaleetan. Gaztetxean ordubete beranduago bota dute Gazte Eguneko txupinazoa, eta hainbat gazte elkartu da herri eskolako frontoian, herri bazkarian.
Bestelako ekintzak ere izan dira, besteak beste, xake festa eta haur parkea. Txarangaren doinuek hartu dituzte kaleak, eta gauean ere musika emanaldiak izango dira txosnagunean: Maddi, Fly Shit eta Leihotikan taldeak igoko dira oholtza gainera.