Ohikoa den bezala, erretiratutako arrantzale batek igoko du Kofradiako bandera igande gauerdian. Aurten Jose Luis Arribas izango da omendua. Baina, Justako lagunen faltan, nork antolatuko zuen ekitaldi hau? Ekitaldi horrez eta datorren igandeko jaitsieraz arduratuko zen elkarte baten beharra sumatu zuten Udalean. Arbustain motor elkartearekin jarri ziren harremanetan, eta hauek hartuko dute hemendik aurrera banderaren igoeraren eta jaitsieraren ardura. Ez hori bakarrik: hemendik aurrera omendutako arrantzaleak jaitsiko du bandera festen amaieran.
Beste guztia bere horretan mantenduko dela azaldu zuten. Igoera danborradaren eta Bandaren doinuekin egingo da; jaitsiera, berriz, txarangarekin.