Giro ederra izan zen atzo arratsaldean Getarian. Getaitri taldeak antolatzen duen V. proba jokatu zen, eta parte hartze handia izan zen. Guztira, 420 triatleta abiatu ziren Malkorbeko hondartzatik, tartean ZTTko hainbat kirolari ere.
Emakumezkoetan, Zumaiara ekarri zuen txapela Helene Alberdik. 01:12:14eko denbora eginez amaitu zuen proba. Podiuma Usoa Ostolaza zarauztarrak (01:13:46) eta Mireia Arrillagak (01:14:27) osatu zuten.
Gizonezkoetan, berriz, Ander Okamika izan zen garailea. Lekeitiarrak 01:01:55an gelditu zuen erlojua. Bigarren Pello Osoro izan zen (01:02:48) eta hirugarren Urko Herran (01:03:30).