Santelmoak 2019

Haurren danborradak hartu ditu herriko kaleak

Baleike

Sagarbidetik irten eta Beheko Plazara arteko kalejira egin dute haurrek, danborra jotzen. Gauean, 22:30etik aurrera, irtengo dira helduak. 

Jakintza Kultur Elkarteak antolatuta, haurren danborrada izan da gaur eguerdian herriko kaleak girotzen. Sagarbidetik atera eta Beheko Plazara arteko kalejira egin dute, bidean hainbat geldialdi eginez. 

Arratsaldean ere dibertitzeko aukera izango dute haurrek: udaletxetik irtenda, buruhandi eta erraldoiak kalez kale arituko dira. Gauean egingo dute helduek danborrada, 22:30ean hasita. Ondoren, gauerdian, Jose Luis Arribas arrantzale ohiak igoko du bandera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide