Ekhi gauean dantzatu nahi duten herritarrekin bilduko da Astindu

Baleike 2019ko maiatzaren 1a

Astinduko kideek suaren bueltan egingo dute dantza aurten ere, Ekhi gauean, ekainaren 23an. Dantzan parte hartu nahi duten herritarrekin bilduko da Astindu datorren astean. 

Maiatzaren 7an elkartuko dira, asteartean, 19:00etan Alondegian. Entseguak ostiraletan egingo dituztela aurreratu dute dagoeneko Astinduko kideek, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko astindu.zde@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzeko eskatu dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide