Atzo zabaldu zen Taosa igeriketa taldeak antolatzen duen Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldirako izen ematea. Aurten abuztuaren 3an izango da, 17:00etan hasita, eta ohi bezala, Itzurun hondartzatik Arranplara arteko distantzia egin beharko dute igerilariek.
Igeriketa taldeak Facebook bidez azaldu duenez, eguna hurbildu ahala kontu gehiago zehaztuko dituzte. Bitartean, izen emateko aukera duzue hemen.