2019/05/04 11:00etan

Bestelakoak

XI. Erromeria eguna Itziarren

XI. Erromeria eguna Itziarren
Itziar, Zumaia

Itziarko XI. Erromeria Eguna maiatzaren 4ean ospatuko da. Andutz Kultur Taldeak eta Itziarko Auzo Udalak antolatuta; hamaikagarren edizioa izango du Erromeria Egunak eta aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, ekimenez beteriko eguna antolatu dute itziartarrek.

Trikitilariak, Kistiñe Solano, Kristina Peña eta Ihintza Irizar; Ostolaza eta Rakel; Jagoba eta Naia eta azkenik, Arandia Anaiak izango dira. 

Eguerdiko 14.30ean herri bazkaria izango da frontoian; eta bazkaritarako txartelak maiatzaren 1rako erosi beharko dira Itziarko ohiko saltokietan (Burugorri Ostatuan, Gure- Dendan eta Itziar Hostala Jatetxean). Ondoren, 18:00tan erromeria izango da plazan; bertaratu diren musikari guztien eskutik.

Egunari amaiera emateko, 21:30ean Burugorri Ostatuan Erromeria-afaria antolatu da trikitilariekin soilik, eta inguratzen den edonork bere trikitixa ekarri eta “librian” jotzeko aukera izango du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide