Zabaldu dute Beti Gazteren argazki erakusketa Oxford aretoan

Baleike

Beti Gazte dantza taldearen historia jasotzen duen argazki erakusketa zabaldu dute Alondegiko Oxford aretoan. 

Dantza talde hau 1966an sortu zen eta 1999ra arte iraun zuen. 33 urte horietan ehunka lagun pasa ziren bertatik. Historia hori jasotzen da Oxforden argazkien bidez.

Maiatzaren 12ra arte izango da erakusketa zabalik egunero, 18:00-20:00 ordutegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide