Rockaz blai eginda geratu da txosnagunea

Baleike 2019ko maiatzaren 5a

Haize boladek gogor astindu dute gaur gauean txosnagunea. Barruan, baina, beste era bateko astindua bizi izan da: rockarena. Santelmo hauetako azken gaua izan da txosnagunean, eta gau galanta izan da. 

Hiru talde igo dira oholtzara. Lehena jotzen Anari izan da. Poesia eta rocka ederki uztartu daitezkela erakutsi du beste behin ere musikari azkoitiarrak eta azken urte hauetan berekin dabilen banda itzelak. 

Izaki Gardenak talde gasteiztarra izan da bigarrena jotzen. Jon Basaguren buru duen taldea amerikar rock ukituak dituen pop elegantea jotzen du, eta gustokoa izan da gunea leporaino bete dutenentzat. 

Marlik laukote zumaiarrak izan du gaua ixteko ardura. Ordu biak aldera igo dira oholtzara eta oraindik ere entzule dezente zegoen taldeak jotzen duen blues ukituko rocka entzuteko gogoarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide