Martxoan aurkeztu zuten Zumaian Bigarren Errepublikatik lehen Frankismora gertatutakoen inguruan eginiko ikerketak biltzen dituen liburua. Aurkezpen ekitaldian banatu zituzten liburuaren aleak, baina bihartik aurrera dohainik eskuratu ahal izango dira udaletxean. Herritar bakoitzak bi ale jaso ahal izango ditu gehienez ere, aleak agortu bitartean. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era izango da zabalik udaletxeko harrera.