Adineko pertsonen gizarte beharren inguruko ikerketaren emaitzak emango dituzte ezagutzera asteazkenean

Baleike 2019ko maiatzaren 6a

Zumaiako Gizarte Zerbitzuen Sailak udalerriko adineko pertsonen gizarte beharren inguruko ikerketa bat egin du. 75 urtetik gorako adinekoen premiei buruzko ezagutza lortzea izan da ekimen honen helburua.

Ateratako ondorioak partekatzeko aurkezpen-ekitaldia egingo da asteazken honetan, hilak 8, 18:30ean Alondegian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide