Haurreskola publikoetako matrikulazioa zabalik dago ostiralera arte

Baleike 2019ko maiatzaren 6a

Zumaiako Haurreskola Publikoetako (Eskola Txikia eta Arrangoleta) matrikulazio aldia irekita dago maiatzaren 10era arte, 2019-2020 ikasturteko irailean, urrian edo azaroan hasi nahi duten familientzat.

Matrikulazio hau 2018 edo 2019an jaio diren haurrentzat izango da. Ate irekiak ere antolatu dituzte: Eskola Txikian apirilaren 11ean egin zituzten eta Arrangoleta haurreskolan bihar egingo da 17:30etik aurrera. Pituxa Clow-en emanaldia izango da gainera.

Hala ere, azpimarratzen dute haurreskoletako ateak irekita daudela eta familiak nahi dutenean joan daitezkela hauek ezagutzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide