Egin egunkaria itxi ondoren sortutako zorrak Gara egunkariari pasa dizkiete epaileek. Hori dela-eta, harpidetza kanpaina handia jarri du abian Gara egunkariak. Gertatutakoaren berri emateko, Maider Iantzi kazetariak hitzaldia emango du maiatzaren 14an, asteartea, Alondegiko Oxford aretoan.