Asteburuan hasiko dute Herriarteko txapelketa palako eta zestako Zumaiako pilotariek

Baleike 2019ko maiatzaren 10a

Bihar hasiko dute Herriarteko pilota txapelketa Zumaiako pilotariek. Aurten palan eta zestan arituko dira herriko pilotariak.

Xisteran Gonzalo eta Julen Cabanillas arituko dira kadete mailan; jubeniletan Kimetz eta Lopez, eta Eduardo eta Cosme senior mailan. Palan, berriz, Josu Osa, Josu Salegi, Jon Zubimendi, Aitor Aizpurua, Ibon Ruiz eta Imanol Zuazobide arituko dira Zumaiaren izenean. 

Palako partida larunbatean goizeko 11:00etan jokatuko da, eta xisterakoa larunbatean 16:30ean hasita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide