Hautagaitza aurkezteko ekitaldia egingo du bihar Zumaiako EAJk

Baleike

Zumaiako EAJ-PNVk udal hauteskundeetarako prestatu duen hautagaitza aurkeztuko du larunbat honetan, hilaren 11n, 12:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Ekitaldian hautagaitza taldea izango da, Oier Korta alkategaia buru duela. Joseba Egibar, Gipuzkoako EAJ-PNVren lehendakaria ere Zumaian izango da hautagaitzari bere babesa adierazteko.

Zumaiako EAJk hautagaitza aurkezteko egingo duen ekitaldira gonbidatzen ditu zumaiarrak eta osatu duten taldearekin batera Zumaiaren alde “arraun egiteko deia” egiten die.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide