Zukan hirukoteak lehen saria jaso du Madrilen egindako ganbera-musikako lehiaketan

Baleike 2019ko maiatzaren 13a

Zukan hirukoteak lehen saria jaso du 94. Espainiako musika gaztediaren lehiaketan, ganbera-musikaren atalean. Finala asteburu honetan jokatu da Madrilen. 

Jon Ansorenak (txistua), Gorka Catedianok (perkusioa) eta Maria Zubimendi zumaiarrak (akordeoia) lehiaketa honetako lehen saria jaso du. Finala Madrilgo musika kontserbatorio gorenaren Manuel de Falla auditorioan jokatu da pasa berri den asteburuan. Lehiaketara aurkeztutako taldeek erakutsitako ausardia txalotu dute. 

Hirukoteak Soinuzko begiradak Toma 1 diskoa aurkeztu berri du. Apirileko Baleike aldizkarian egon ginen beraiekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide