Ate irekien jardunaldiak izango dira datorren astean Musika Eskolan

Baleike

Kurtso amaiera gero eta gertuago dagoela eta, ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolan. Astelehenean zabalduko dute matrikulazio epea.

Eskola barrutik ezagutu eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko, ate irekien jardunaldiak izango dira datorren astean zehar. Edozein adinetako jendea gonbidatu dute parte hartzera. Eskaintzen diren instrumentuen, musika tailerraren, dantzen eta informatika musikalaren berri jaso ahal izango da bertan. 

Matrikulazio epea astelehenean zabalduko dute, eta hilaren 31 bitarte eman ahal izango da izena. Eskolako idazkaritzara jo behar da horretarako, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide