200 ume baino gehiago aritu ziren atzo, larunbata, Zarautzen izan zen Xake Festan. Egun osoko festa izan zen, eta giro ederrean ibili ziren ume guztiak. Goizean, 4 partida jokatu ziren, eta, gero, umeen artean bazkaria banatu zuten antolatzaileek. Arratsaldean, berriz, 3 partida jokatu zituzten.
16 zumaiarrek hartu zuten parte festa horretan, bi kategoriatan banatuta: 14 benjamin eta 2 kimu. Kontutan hartuta Kbi Zumaiako xake kluba hasi berria dela, benjaminetan, maila bikaina eman zuten guztiek; horien artean, txapelduna bera zumaiarra izan zen, jokatutako partida guztiak irabazi ondoren.
Hona hemen gure jokalarien emaitza:
Benjaminak:
Oier Sarasketa : 7 puntu (1. postua)
Julen Alkorta: 5,5 puntu (6. postua)
Eñaut Goñi: 5 puntu (10. postua)
Martin Irure: 5 puntu (15. postua)
Lizar Linazisoro: 4,5 puntu (17. postua)
Ekain Garcia : 4 puntu (28. postua)
Alatz Irigoien: 4 puntu (40. postua)
Xana Irigoien: 4 puntu (41. postua)
Aitor Lambert: 3,5 puntu (44. postua)
Jakes Gorritiberea: 3,5 puntu (51. postua)
Ihintz Goikoetxea: 3 puntu (59. postua)
Lua Eizmendi: 3 puntu (62. postua)
Ganix Franco: 2 puntu (82. postua)
Janis Eizmendi: 2 puntu (88. postua)
Kimuak:
Markel Perez: 2,5 puntu
Andoni Ibarra: 2 puntu