46 odol emate egin ziren martxoan, eta asteazken honetan ia bikoiztu egin dituzte. Guztira 84 emate egin dira aste honetan. Pozik egoteko arrazoia badute elkarteko kideek.
Bi hilean behineko odol emateak egin ziren asteazken arratsaldean Gurrutxaga plazako gizarte zentroan. Martxoko hitzorduko kopuruak handitzea zuen Zumaiako Odol Emaileen elkarteak helburu, eta baita lortu ere.