Emakume raketistei omenaldia dantza ikuskizun baten bidez

Baleike 2019ko maiatzaren 26a

Errenteriako Ereintza dantza taldeak Gu Agustina! dantza ikuskizuna ekarri zuen atzo Zumaiara. Dantza eta bertsoak uztartzen dituen ikuskizun honek emakume raketisten jarduera eramaten du oholtzara. 

Agustina Otaola raketista omendu nahi izan dute Ereintzako lagunek ikuskizun honen bidez. Maddalen Arzallusen bertsoek janzten dute ikuskizuna. 

Printzipioz Odieta frontoian egingo den emanaldia, baina eguraldi nahasia zela medio, azkenean, Zumaiena ikastetxera eraman zen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide