Erroldaren %41,9k eman du botoa ordu bietarako

Baleike 2019ko mai. 26a, 15:08

Zumaiako erroldaren %41,9k eman du botoa ordu bietarako. Orain lau urtetako udal eta foru hauteskundeekin alderatuta, parte hartzea 10 ehuneko handitu da. 

Barne ministerioaren arabera, 7.695 zumaiarrek dute hauteskunde hauetan botoa emateko eskubidea Gurrutxaga plazako, Sagarbideko edo Oikiako hauteslekuetan. Ordu bietako aurrerapenen arabera, erroldako %41,9k eman du dagoeneko botoa (3.224 lagunek). 2015ko hauteskundeekin alderatuta igoera ez da handia; 10 ehunekotan igo da parte hartzea. Orain lau urte, ordu berean, 3.129 lagunek eman zuten botoa, orduko erroldaren %41,8k. 

Iluntzeko 8tan itxiko dituzte hauteslekuak, eta kontaketari ekingo diote. Lehenbizi Europar parlamenturako hautetsontzietan emandako botoak kontatuko dituzte, jarraian udalerakoak, eta, amaitzeko, Batzar orokorretarakoak. Gau luzea aurreikusten dute aditu guztiek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide