EH Bildurena izan da zerrenda bozkatuena Zumaiako udal hauteskundeetan 2.627 botorekin. EAJk 2.053 boto atera ditu eta PSE-EEk 511. Zinegotzien banaketa horrela gelditu da: EH Bilduk 9, EAJ 7 eta PSEk 1. Uzinen zerrendak 81 boto jaso ditu eta ez du zinegotzirik lortu. Emaitza hauekin EH Bilduk gehiengo osoa izango du hurrengo udalbatzan eta Iñaki Ostolaza izango da alkate berria.