Ramadaneko baraua amaitzeko ekitaldia egingo dute larunbatean

Baleike

Zumaian bizi diren Marokoko eta Saharako komunitateetako kideek Ramadaneko baraua amaitzeko ekitaldia egingo dute larunbat arratsaldean Torreberriko aterpean. Iftar motako janaria izango da, eta herritar oro gonbidatu dute ekitaldira

Denok batera elkarbizitzaren alde lemapean egingo da ekitaldi hau, larunbatean, 20:00etatik aurrera, Torreberriko aterpean. Bertan, Afrikako produktu desberdinak dastatzeko eta bizilagunak ezagutzeko aukera izango dela adierazi dute ekitaldiaren antolatzaileek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide