Zarautz, Meagas, Aizarnazabal eta Oikia artean itxita egongo da GI-2633 errepidea, 15:30etik 18:00ak arte. Zumaia eta Zarautz arteko kostako errepidea, N-634a, 16:00etatik 18:30ak arte itxiko dute; Zarauzko noranzkoan. Zarautz eta Orio artean ere itxiko dute, Orioko noranzkoan, 17:00etatik 18:45 arte. Trafikoa A-8tik bideratuko dute.
Zarauzko hiriguneko zenbait kaletan ere eragin nabarmena izango du kirol probak. Zigordia, Seitximeneta, Manzisidor eta GIpuzkoa kaleak moztuta egongo dira, 17:50etik 21:30ak arte.
Bestetik, autobus zerbitzuan ere eragina izango du. Geltokietan jarriko dituzte aldaketen inguruko oharrak.