Herri kirolen munduko garai bateko bizipenak galdu aurretik jasota geratzea garrantzizkotzat jo du aurkezpenean Oier Korta alkateak. Horrez gain, Endañeta-k herri kirolen munduan egindako ekarpena jasota geratuko dela uste du Kortak.
Gertu izan arren, egunkaritatik ezagutu zuen Alvaro Bermejo idazleak Endañeta. Lehengo ohiturak galtzen ari direla, eta "lehentasunez" berreskuratu behar direla iruditzen zaio idazleari. "Guztia ahazten dugun garaiotan, gogoratzeak esfortzua dakar", azaldu du Bermejok. Horren harira, beharrezkotzat jo du memoria "presente eta bizi" mantentzea. Liburuaren idazte-prozesuan asko ikasi duela aitortu du, eta eskerrak eman dizkio Urretabizkaia argazkilariari, bere testuei irudi egokiak jartzeagatik.
Endañeta-k "garai historiko bat markatu" zuela nabarmendu du Sarasolak. Erreferenteen beharra aipatu du aurkezleak, herri kirolek aurrera egin dezaten. Bere lekua "neurtuz eta markatuz", Endañeta "eredu" dela uste du.