Xabier Olaziregik Gipuzkoako Pala Egokituko txapelketa irabazi du

Baleike 2019ko ekainaren 2a

Andoainen jokatu du finala Olaziregik, Iñaki Divassonekin batera. Partida 18 eta 15 irabazi du bikoteak. 

Hainbat txapelketetako finalak jokatu ziren atzo Andoainen. Adimen urritasuneko lehen finalean izan zen Xabier Olaziregi zumaiarra, Iñaki Divassonekin batera bikotea osatuz. Lorea Iribar eta Xabier Villar izan zituzten aurkari.

Olaziregik eta Divassonek lortu zuten garaipena, 18 eta 15 irabazita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide