Iñigo Peñak laugarren egin du Munduko Kopan

Baleike 2019ko ekainaren 2a

Duisburgen (Alemania) jokatutako proban izan da Iñigo Peña, K-2an, Francisco Cubelosekin batera. Laugarren egin dute 1.000 metroko proban. 

Gaur eguerdian jokatu dute finala, eta atzetik aurrera egindako estropadan laugarren postuan sailkatu dira, brontzezko dominatik 60 ehuneko eskasetara. Lehenengo seiren artean sailkatzea zen erronka, munduko txapelketara sailkatu ahal izateko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide