Telmo Deuneko emakumezkoek eta gizonezkoek parte hartuko duten ligak (ETE eta KAE 1) hasteko bi aste falta dira, baina horren aurretik ligaz kanpoko estropadak izan dituzte pasa den asteburuan.
Atzo bertan Ondarroako uretan jokatu zuten Antiguako Ama estropada eta emakumezkoei dagokienez lehia estua izan zen. Hamabi ontzik parte hartu zuten erlojuaren aurkako proban, eta Orio izan zen irabazlea (10:48,52) denbora eginez. Bigarren eta hirugarren Tolosaldea (10:52,24) eta Arraun Lagunak (10:52,34) izan ziren. Seigarren sailkatu zen zumaiarren ontzia (10:55,74). Lehenengo bederatzi traineruak 11 segunduren barruan sartu ziren.
Gizonezkoek, berriz, estropada bikoitza izan zuten asteburuan. Mutrikun jokatu zuten lehenengoa larunbatean. Bertan, 13. postuan sailkatu ziren (21:16,16). Igandean, aldiz, 14. postuan (20:33:97).