Martxan da datorren ikasturtean kultur ikastaroak emateko deialdia

Baleike 2019ko ekainaren 4a

Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 3an amaituko da.

Zumaiako Kultur Etxetik deialdia egin dute datorren ikasturtean herrian ikastaroak eman nahi dituzten irakasle edo taldeei zuzenduta.

Ikastaro berri horiek urrian hasi eta ekaina bitartera luzatu daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere, 2019/2020 ikasturtearen barne antolatzen badira.

Ikastaroak kulturaren eta aisialdiaren inguruan izan beharko dira eta Udaleko Kultura Sailak eskuragarri ditu, aurrez eskaera eginez gero, ikastaro horiek arautzeko oinarriak. 

Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 3an amaituko da. Bitartean, informazio gehiago nahi duenak Alondegira jo dezake, 943 86 10 56 telefonora edo kultura@zumaia.eus helbidera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide