Zesta puntako Gipuzkoako buruz buruko finala jokatuko dute Luken Aizpuruak eta Eduardo Agirrek larunbatean

Baleike 2019ko ekainaren 5a

Iazko Herriarteko txapelketako finala Zumaia eta Markinaren artekoa izan zen.

Finala larunbatean jokatuko da, 11:00etatik aurrera, Aitzurin. Luken Aizpuruak kadete mailan jokatuko du, eta Eduardo Agirrek senior mailan. Igandean, Herriarteko txapelketako partidak izango dira Zumaiako eta Donostiako puntisten artean.

Zesta puntako Gipuzkoako buruz buruko finala jokatuko dute larunbatean Luken Aizpurua eta Eduardo Agirre zumaiarrek. Lehenengoak Eñaut Urreisti izango du aurkari, eta bigarrengoak, berriz, Arkaitz Izagirre. Bi final horiez gain, jubeniletan Vittor Hernandez eta Aratz Mendizabal izango dira aurkari, eta senior bigarren mailan, berriz, Alain Garcia eta Iñigo Hernandez.

Igandean, berriz, Herriarteko txapelketako hiru partida jokatuko dituzte Zumaia eta Donostiako taldeek kadete, jubenil eta senior mailatan. Finalerako sailkapena izango dute jokoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide