Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituaren barruan bi antzerki labur izango dira Zumaian, ekainaren 7an. Alde batetik, Type taldearen Entrecomillas antzezlana gazteleraz, eta, beste aldetik, Txinparta taldearen Zurrunbiloan lana euskaraz.
Bi antzerkiak Alondegian izango dira, 22:00etan. Sarrera doakoa da.