Rap, Rock, Pop, Reggae, Cumbia doinuek jantziko dute datorren ekainaren 28tik 30era Irisarri herria. Bertan egingo da aurtengo EHZ musika jaialdia, eta besteak beste, Iseo & Dodosound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond eta Gari & Maldanbera, Anari, Izaki Gardenak eta Koban taldeak izango dira.
Aurtengo ediziorako EHZak kalitatezko eskaintza aberats eta anitza proposatzeko xedea izan du, eta musikaz gain, bertso-poteoek, txarangek, dantzek, erakusketek eta antzerkiek osatuko dute programazioa.
Horrela, Baleikek bazkideen artean batentzat izango diren bi sarrera zozkatuko ditu. Adi egon, zozketa astelehen eguerdira arte egongo baita martxan. Izena emateko hemen.