Astebete baino ez da falta Zumaiko Arraun Elkarteko bi ontziak lehian asteko. Aldez aurretik, ordea, igandean aurredenboraldiko azken estropada izango dute Lekeitiko uretan. Gizonezkoen 41. bandera eta emakumezkoen bederatzigarrena izango da jokoan, 11:30etatik aurrera.
Guztira 33 ontzi izango dira: 11 emakumezkoak eta 22 gizonezkoak. Emakumezkoek bi luze eta ziaboga bat egin beharko dute, eta gizonezkoek, berriz, lau luze eta hiru ziaboga. Tripulazio kopurua dela eta, estropada hiru zatitan banatuko da. Lehenengo eta behin emakumezkoak aterako dira erlojupeko modalitatean binaka (zumaiarrak izan ezik, hauek bakarrik aterako dira) eta, ondoren, gizonezkoen txandak hasiko dira. Horien kasuan, erlojupekoan aterako dira binaka 10 ontzi (tartean zumaiarrak), eta, jarraian, lerrokatutako hiru txandetan aterako dira falta diren hamabiak.
- Emakumezkoak
Zumaia
Isuntza eta Ondarru
Kaiku eta Tolosaldea
Deustu eta Hibaika
Hondarribia eta Donostiarra
Orio eta Arraun Lagunak
- Gizonezkoak (Erlojupean)
Deustu B eta San Juan B
Busturialdea eta Mutriku
Hondarribi B eta Orio B
Portugalete eta Getxo
Zumaia eta Donostiarra B - Gizonezkoak (Lehenengo txanda)
Deustu, Getaria, Zarautz eta Arkote - Gizonezkoak (Bigarren txanda)
Isuntza, San Pedro, Kaiku eta San Juan - Gizonezkoak (Hirugarren txanda)
Hondarribia, Zierbena, Donostiarra eta Santurtzi
Ligako egutegia
Datorren larunbatean, ekainaren 15ean, hasiko dituzte Zumaiako bi ontziek liga Pasai Donibanen. Emakumezkoen traineruaren itzulera izango da larunbatekoa, izan ere, 2015etik uretaratu gabe egon da. Orduan bezala, Kike Manterola da ontziko entrenatzailea. Neguan eta aurredenboraldian egindako lanarekin gustura azaldu da, eta "estropadaz estropada" joateko asmoa dutela azaldu du. "Arraun ongi egin eta ahal dugun hoberena ematea da helburua", esan du.
Gizonezkoen kasuan, iaz bezala, Xabier Zulaika izango da entrenatzailea. Hauek ere larunbatean hasiko dute KAE1 liga. Mutilek orain art egindako lanarekin pozik dago, eta denboraldi honetan taldea sendotzeko asmoa du. "Harrobiaren lanketa egitea eta hori egonkortzea da taldearen filosofia; horretan saiatuko gara", kontatu du.
Hauek izango dira bi traineruak denboraldian izango dituzten estropadak:
ETE Liga (emakumezkoak)
- Ekainak 15. Pasai Donibane
- Ekainak 16. Pasai Donibane
- Ekainak 22. Donibane Lohitzune
- Ekainak 29. Baiona
- Uztailak 6. Plentzia
- Uztailak 13. Donostia
- Uztailak 20. Orio
- Uztailak 21. Pasaia
- Uztailak 27. Santoña
- Abuztuak 3. Camargo
- Abuztuak 4. Getaria
- Abuztuak 11. Zumaia
- Abuztuak 15. Castro Urdiales
- Abuztuak 17. Zarautz
- Abuztuak 18. Pedreña
- Abuztuak 24. Bilbo
KAE 1 Liga (gizonezkoak)
- Ekainak 15. Pasai Donibane
- Ekainak 16. Pasai Donibane
- Ekainak 22. Donibane Lohitzune
- Ekainak 29. Baiona
- Uztailak 6. Plentzia
- Uztailak 13. Donostia
- Uztailak 20. Pedreña
- Uztailak 21. Pasaia
- Uztailak 25. Lekeitio
- Abuztuak 3. Camargo
- Abuztuak 4. Getaria
- Abuztuak 11. Zumaia
- Abuztuak 15. Castro Urdiales
- Abuztuak 17. Zarautz
- Abuztuak 18. Pedreña
- Abuztuak 24. Bilbo