Ludotekako kurtso amaierako festa Eusebio Gurrutxaga plazan

Baleike 2019ko ekainaren 8a

Ikasturte amaierako festa erraldoia egin zuten atzo ludotekako kideek Beheko plazan. Ekintzez jositako arratsalde paregabea igaro zuten gaztetxoek.

Uda usaia nabari da dagoeneko, eta urtaro horri dagokion moduan, dibertitzeko eta ongi pasatzeko sasoia heldu da. Hala, atzo arratsaldean ludotekako gaztetxoek ikasturte amaierako festa egin zuten Eusebio Gurrutxaga plazan. 

Jolas ezberdinak, ikuskizunak eta batez ere ongi pasatzeko gogoa izan ziren arratsalde horretako osagai nagusiak. Hemen duzue atzoko argazki sorta bat.

Argazkiak: Ludoteka

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide