Dantzari txikien oinek Zumaiako lurra astindu dute

Baleike 2019ko ekainaren 9a

Gaur Dantzari Txiki Eguna izan da Zumaian, bosgarren urtez jarraian. Zumaiako, Getariako eta Lesakako dantzariak bertaratu dira, eta emanaldia eskaini dute elkarrekin.

Gaur, igandea, Dantzari Txiki Eguna izan da Zumaian, bosgarren urtez jarraian. Zumaiako Txori Txiki musika eta dantza eskolako kideak bertan izan dira, baita Getariako Gure Txeru eta Lesakako Tantirumairuko taldeetako dantzariak ere.

Goizean kalejira egin dute Zumaiako kaleetan barrena, eta jarraian, Beheko Plazara bertaratu dira. Bertan dantza emanaldia eskaini dute hiru taldeetako kideek, elkarrekin. 16:30ean ere badute hitzordua: Modestoren eskutik, dantzaldia izango da plazan. Euria eginez gero, kiroldegira lekualdatuko dute saioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide