Partida erabakigarriak jokatuko dituzte gaur zesta-puntako herriarteko txapelketan ari diren Donostiako, Mutrikuko, Hondarribiako eta Zumaiako taldeek. Hain zuzen, ligaxkako seigarren eta azken jardunaldia izango dute Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan arratsaldeko seietatik aurrera. Hauek izango dira bi norgehiagokak: Hondarribia/Zumaia eta Donostia/Mutriku.
Partida horietatik aterako dira hurrengo asteburuko finala zein bi herrik jokatuko duten.
22. herriarteko txapelketa
Orain arte egindako edizioetan, Zumaia izan da jaun eta jabe bederatzi txapelekin (10 aldiz txapeldunorde izan da); Mutriku du atzetik bost txapelekin (hiru bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan lau txapelekin (seitan izan da txapeldunorde). Iazko edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku bigarren izan zen.