Kauldi Odriozola, Asobal ligako eskuin hegal onena izendatzeko bozketan

Baleike

2018-2019 denboraldian Asobal ligako jokalari onenak izendatzeko bozketa abiatu dute. Horien artean da Kauldi Odriozola Bidasoako jokalaria. 

Asobal ligako eskuin hegal onena izendatzeko bozketarako hautatu dute Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarra. Asobal ligaren webgunean hartu daiteke parte zozketan.  

Duela hiru urte igo zen Bidasoa Asobal ligara, eta ordutik lortu duen sailkapen onena da denboraldi honetakoa. Hain zuzen ere, bigarren postuan sailkatu da Barçaren ondoren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide