Telmo Deunen traineruak atzo baino atzerago geratu dira sailkapen taulan. ETE ligako arraunlariek bigarren egin zuten atzo eta, gaur berriz, hirugarren. Hibaika txapelduna baino sei segundo beranduago helmugaratu dira.
KAE 1 ligako arraunlariak, berriz, 10. geratu dira. 21:40,45eko denboran egin dituzte itzuliak.